BIXOKO

◊HARREMANA◊

◊KAFE EDO PATE OGITARTEKO BATEN INGURUAN JIN ZURE PROIEKTUA AIPATZERA!!◊

expose-seperator

contact@bixoko.com

expose-seperator
Tel: +33 (0) 5 59 09 44 09

◊Gure agentziak◊

expose-seperator

DONAPALEU
5, Gaztelu Zena karrika
64120 DONAPALEU

GARAZI
Lutxiborda Pépinière
64220 DONAZAHARRE

◊Gure ordutegiak◊

expose-seperator

Astelehenetik ostiralera
14:00 – 19:00
Goiza eta larunbata  hitzordua hartuz

◊GALDERA OHIKOAK◊

expose-seperator

Zergatik BIXOKO izena?

Azaltzeak ez luke zentzurik. Sinpleena gure bulegoetatik pasatzea da elkarrekin aipatzeko. Aholku bat, ez entseatu letrak trukatzen, ez du ezer aldatzen

Zein dira zuen bezeroak?

Inguruko elkarte eta enpresekin lan egiten dugu gehienbat. Gure aktibitate zonaldea Ipar Euskal Herrian kokatzen da beraz, Mauletik Baionara.

– Sortu berriak diren enpresak laguntzen ditugu.
– Haien aktibitatea garatu, modernizatu edo berriz dinamizatu nahi duten enpresekin ari gira lanean.
– Elkarteak laguntzen ditugu antolatzen dituzten edozein gertakaritan.

Zenbat denboraz ukaiten ahal dut nere webgunea?

Bistan da nahi duzuen webgunearen araberakoa izaten da. Webgune klasiko edo salmenta egiteko webgune batek baliabide tekniko ezberdinak suposatzen dituzte.

Ondoko elementu hauek gure lana errexten ahal dute :

– proiektu eta intentzio argiak : zein da webgunearen helburua? Nola garatuko da ?
– Bixoko eta zuen arteko hitzordu bat; zuen nahiak, gaitasunak eta mugak zehazten joateko:
– Ongi idatzitako testuak eta batez ere webgunearen eraikitze prozesuan aldatzen ez direnak. Maiz gertatzen da eta prozesua nabarmenki emekitu dezake.
– Kalitatezko argazki eta/edo bideoak. Komunikazioan aspektu bisualak duen garrantzia ikusirik ezinbestekoa da webgunean ibiltzen denari elementu estetiko ederrak proposatzea.
Bi soluzio dira horretarako :

behar diren bideo/argazkiak badituzue edo Bixoko dator erreportai bat egitera!

Ez duzu oraindik begietako minik?

Ez untsa da milesker..
LUNETAK